IPUIN BATEAN BEZALALiburuari buruz:
Joan Mari Irigoienek idatzitako liburua dugu, `Ipuin batean bezala´ izenokoa eta `elkar´ argitaletxeak argitaratua.
Liburua zergatik irakurri dudan azaltzea ez da zaila. Hiruhilabetero irakurri behar dugu libiruren bat eta irakasleak liburu hau aukeratu zuen neretzat.
Hona hemen `elkar´ argitaletxeak ematen duen laburpena: Sararen eta Anderren bizitzak buelta asko emanak ditu elkar ezagutu baino lehen. Maitasunaren eta bizimodu alternatibo baten atzetik joan zen Sara Huarte Granadako Alpujarretara, denak utzita: etxea eta herria, lana eta koadrila, senargaia eta familia; urte ezti batzuen ostean zoritxarra iritsi zen, eta gero drogaren zuloa, eromenaren infernua… Ander Olaso medikua, berriz, etsiak jota dago ia-ia bizitza sentimentalari dagokionez. Eta horra non sortzen, porrotaren hautsetatik, amodioaren txoria zeruan hegaka… Goxo eta garratzak dira aldika pertsonaien pasadizoak, halakoxea delako bizitza ere, gogorra eta leuna, malkoa eta irria tartekatzen dituena. Horregatik esan liteke bizitzaren aldeko kantu bat dela sakonean Ipuin batean bezala, zoritxarren gainetik beti baitaude bizi-pozerako arrazoiak, gaitzen zirrikituetatik aurrera egingo baitu beti biziak.
Liburua irakurri ostean:
Liburu hau irakurtzea polita izan da, baina hasiera ez zait askorik gustatu detaile gehiegi ematen duelako eta nire ustez hari jo behar da interesgarria izateko. Baina kontakizuna benetan hasten denean oso ona da liburua.Liburua atseginez irakurri dut gaia nire gustukoa delako eta libiri mota hauek gustuko ditudalako.Liburu mota hauek gustuko dutenei gomendatuko nioke, interesgarria baita.
Idazle honen beste libururik irakurriko nukeen ez dakit. Liburuak gaiaren arabera aukeratzen ditut eta ez idazlearen arabera.
ZURE ARIMAREN TRUKE
Liburuari buruz:
Fernando Morillok idatzi zuen `zure arimaren truke´ izeneko liburua eta `talaparta´ argitaletxeak argitaratu zuen.
Hiruhilabetero irakurri behar dugun liburua irakurri ondoren beste liburu irakurri nahi nuen eta irakaslari esan nionean liburu hau aukeratu zuen nik irakurtzeko.
Hona hemen `txalaparta´ argitaletxeak ematen duen laburpena: Galderaz beteriko liburua duzu hau. Zure maiteari minbizia aurkituko baliote eta urtebeteko bizia eman, zer egingo zenuke? Edo, hobeto esanda, zer ez zenuke egingo?
Liburuaren protagonista, Bernat ikerlaria, ataka horretan dago. Iruri neska-laguna minbiziak jota dago, eta azken beltzera doa ezinbestean. Heriotzaren aurrean bi aukera ikusten ditu Bernatek: Iruriren alboan egon daiteke, eta hura zimeltzen ikusi; edo inoiz egin duen ikerkuntzarik harrigarrienean murgil daiteke, baina bikotekidearengandik urrun. Hala, bada, zientzia, artea eta fedearen mugak arakatuko ditu herio andereari iskin egiten saiatzeko.
Maitea salbatzearren, ordea, edozer egiteko prest egongo al da, baita hura galdu behar badu ere? Galderaz galdera eta aurkikuntzaz aurkikuntza, irakurleak narrazioan aurrera egingo du etsipenetik itxaropenerako aukera bakar horren xerka.
Liburua irakurri ostean:
Liburua orokorrean gustatu egin zait baina badaude pasarte batzuk ez ditudunak osorik ulertzen hitz teknikoak erabiltzen dituelako.
Pena sentitu dut gaia dela eta baina batez ere amaiera ez nuen pentsatzen horrela izango zenik eta beraz, gustatu egin zait.
Liburua gomendatzen diet irakurri nahi duten guztiei, nire ustez gustatuko zaie.
Ez dakit ea irakurriko nuke idazle honen beste libururen bat, lehengoz gaia gustatu behar zait.